Espainiako Auzitegi Gorenak Herriko tabernen auziaren gaineko ebazpena eman zuen joan den ostegunean, eta berretsi egin zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak iazko uztailean emandako sententzia.
Joan den ostegunean egindako elkarretaratzea
Larunbat honetan Giriziaren aurkako epaia salatuko dute Doneztebe plazan, 12:00etan. Espainiako Auzitegi Gorenak Herriko tabernen auziaren gaineko ebazpena eman zuen joan den ostegunean, eta berretsi egin zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak iazko uztailean emandako sententzia: 103 herriko taberna konfiskatuko dira, eta hainbat laguni espetxe zigorra ezarriko diete, baina arinduta. Azken horien artean Rufi Etxeberria oiartzuarra dago: espetxe zigorra hiru urtetik, urtebete eta hamar hilabetera jaitsi dio Gorenak, hortaz, ez du espetxera joan beharko, besteak beste, aurretik gai horregatik betea zuelako denbora tarte hori espetxean.
Alta, Gorenak berretsi duenez, Oiartzungo Girizia konfiskatuko du. Albistea jakin bezain pronto mobilizazioak antolatu zituzten eta Oiartzunen elkarretaratzea egin zuten ilunabarrean.