Suen inguruko araudia sortu nahi dute, atzo San Pedron gertatutakoa errepikatu ez dadin
Irudian agertzen den sua da gauean eztanda egin zuena, Torreatzen
Datorren urtera begira san joan suen inguruko protokoloa abiatzeko agindu du Izaskun Gomez alkateak.
Atzo San Pedron jazotako istripuak eragin du erabakia. Sei lagun zauritu ziren San Pedron, sua piztean gertatutako eztandaren ondorioz.
Udalak jakinarazi duenez, erregai arrastoak zituen bidoi txiki baten eztandak eragin zuen ezbeharra. Hori dela eta, protokoloaren bitartez, likido sukoi, leherkari edota ke toxikoak sorrarazten duten gaien erabilera debekatuko dute san joan suetan.
Udalak jakinarazi duenez, Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da, leherketa zer eragin zuen argitzeko.