Igande arratsaldean ospatuko dute Donibanen II. Sagardo Eguna

Korri eta Xalto pailazoen ikuskizuna sanjoanetan
Sanjoanak eman dute kasik berea, baina asteburuan oraindik ere izango da zerrekin gozatu. Larunbatean, kiroldegian, hamasei orduko futbito txapelketa jokatuko dute Donibanen, eta igandean berriz, kirola eta kultura uztartuko dituzte. Goizean Itsas Mendik urtero garai bateko baserrien ibilbidetik antolatzen duen Ibilaldi Neurtua izango da; 08:00etan abiatuko dira ibilbide luzea aukeratzen dutenek, eta ordubete beranduago ibilbide motzaren aldeko hautua egiten dutenek. Ibilaldia bukatua, parte hartzaileek pintxoak dastatzeko aukera izango dute.
Arratsaldean, berriz, II. Sagardo Eguna ospatuko dute Donibanen. Iaz egin zuten lehen ekitaldia, eta eguraldiak ez zien gehiegi lagundu. Aurten, behintzat, ez dirudi zentzu horretan arazorik izango dutenik. 18:00etan zabalduko dute txotxa, eta sagardoa dastatu eta pintxoak jateaz gain, sagar tarta lehiaketa izango da, eta sagar-biltzea egingo dute plazan kizkiekin.
[nggallery id=93]