Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Tiro-eremurako Plan Bereziaren onarpena "huts handia" da Eguzkiren ustez

"Urte askotako legearen aurkako egoera hau bideratzeko parada ematen dio Gipuzkoako Ehiza Federazioari erabaki honek". Oiartzunen Ingurumeneko Fiskaltza ehiza federazioaren jarduera ikertzen ari dela azaldu du Eguzkik.

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/06/25
Tiro eremu bat

Tiro eremu bat

Eguzki erakunde ekologista eta antinuklearrak Oiartzungo tiro-eremurako plan bereziaren onarpena “huts handia” dela salatu du: “Oiartzungo Udalak, Gipuzkoako ehiza federazioak tiro-jarduera garatzeko eremua aurrera eramateko, Trapadako Plan Berezia ontzat eman zuen apirilaren azkeneko Udal Batzarrean, legealdi honen bukaeran. Urte askotako legearen aurkako egoera hau bideratzeko parada ematen dio Gipuzkoako Ehiza Federazioari erabaki honek”. Bide horretatik, federazioak eramaten duen jarduerak sortzen dituen osasun publikoa eta ingurumenarekiko kalteak “erabat salagarriak” direla nabarmendu du: “Kutsadura lurzoruan, landaretzan, ur eta erreketan eta ganaduan ere, zarataren ondorioz galdutako bizi-kalitatea ahaztu gabe”. Eguzki tiro-eremua babestuko duen Plan Berezia aldatzeko ahaleginean, “borroka instituzionalean”, bi urte daramatzala gogoratu du, Gipuzkoako ekialdean, gobernuak Ulia (Donostia) eta Listorretako (Errenteria-Orereta) tiro-zelaiak itxi zituela azaldu du, “eta orain aldiz, Udalaren erabakiak Oiartzungo legez kanpoko tiro-zelaia legeztatzeari irekitzen dizkio ateak. Urteetan lurretan eta uretan kutsadura sortzen eta baimenik gabe jarduera egiten beste kasu batean jarduera etetea ekarriko luke, zigor ekonomikoak eta baita planaren onarpena baldintzatu ere. Gaizki egindakoa zuzendu aurretik jarduera baimentzen da korporatibismoa lehenetsiz”. Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Legeak (2011) eta Kutsadura Akustikoaren Legeak (2012) jendartearen interes orokorraren alde ez direla erabili salatu du, “gutxi batzuen interes pribatuen alde baizik”. “Ingurumeneko Fiskaltza ehiza federazioaren jarduera ikertzen ari da Oiartzunen” Talde ekologistak esan duenez, urteetan federazioak legearen aurka eraman duen jarduerak etengabe sortu du lurren kutsadura, errekara eta landareetara iritsi dela, eta kutsadura bera abereetara ere iritsi daitekeela diote txosten teknikoek: “Eta hau larria da. Ondorioz, Ingurumeneko Fiskaltzak ikerketa hasi du, ingurumenaren aurkako delitu ekologikoa ote den aztertzeko, bide penala ireki ahal izateko”. “Harriagarria da mugimendu ekologistarentzat, Nazio Batuen Erakundeak Bizitza osasuntsurako lur osasuntsuak lelopean 2015a lurzoruen nazioarteko urtea izendatu duenean hain zuzen, metal astunen eta kutsagarrien mailak arautzen dituen legearen mugak gainditzen dituen jarduera bat legeztatzea. Are gehiago, beruna bezalako metal pisutsuen kutsadura sortzen duen jarduera (kanpoko tiro zelaia) delitu ote den jakin gabe, Plan Berezia onartzea”, adierazi du Eguzkik. Erabaki horrek oiartzuarren osasuna eta bizi-kalitatea “hipotekatzea” baimentzen du taldearen ustez. Eguzkik kudeaketa publiko “ausarta” eskatzen du, horretarako bi adibide jartzen ditu: “Astigarragako Udalak, apirileko egun berean aho batez erabaki zuen Lau Haizeta Parkean dagoen Txoritokieta mendian “Zarata-Erreserba” bat sortzeko, inguruetan urteetan garatu diren harrobietako kutsadura akustikotik populazioa babesteko. Gipuzkoako Aldundiak, ez du onartu Olaberriako Udalak Plan Orokor berriaren pean ireki nahi zuen tiro eremua ingurumen-inpaktuko arrazoiengatik, jada aurreko legez kanpoko tiro eremuak nahiko kutsadura utzi du Olaberrian eta”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.