Atzo hasi ziren San Pedroko jaiak. Blas de Lezo berriz ere herrita itzuli da festetan parte hartzeko, eta herritarrek harrera egin zioten.
Mari Carmen Urdanbide, atzoko txupinazoan.
Mendeetan herritik kanpo egon ondoren, San Pedron dago Blas de Lezo. Jaietara hurbildu nahi izan du, sanpedrotarrekin euskaraz, berdintasunean, eta errespetuz egoteko. Galdua izan zuen herrian berriz ere gustura sentitzeko, jai giroan. Horregatik, atzo, jaien txupinazoa baino lehen, harrera egin zioten Kalparran, handik plazarantz haurren danborradarekin joateko, txupinazoaren zain.
[nggallery id=95]
Jaien hasiera ofiziala Mari Carmen Urdanbideren esku gelditu zen, eta ile apaintzailea izanda, herritarrek keinu dibertigarria egin zioten plazatik, pelukak jantzita joan zirelako txupinaren jaurtiketa ikustera asko. Ederra izan zen, festak hasi ziren.
Gauean, helduen danborrada izan zen, eta gau giroa, noski. Gaur jarraituko dute jaitako ekitaldiek.