Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Ez zalantzarik izan aurrerantzean ere Girizia elkarteak bizirik jarraituko duela"

Girizia elkartea "libre eta zabalik" nahi dutela erakutsi dute oiartzuarrek gaur goizean egindako agerraldiaren bitartez.

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/06/27
Girizia libre agerraldia

Giriziaren aldeko agerraldia

Girizia elkartea “libre eta zabalik” nahi dutela erakutsi dute oiartzuarrek gaur goizean egindako agerraldiaren bitartez. Giriziaren barruan dauden talde desberdinetako kideez gain, herriko beste elkarteetako kideak egon dira elkartasuna adierazten. Pintxo eta sagardoa dastatuta, giza katea osatu dute gero Girizia elkartea eta udaletxea inguratuz. Behin epaia jakinda, babesa adieraztetik konpromisora pasatzeko garaia iritsi dela adierazi dute. 36ko gerratik honakoan jazarpen politikoagatik eman den jabego konfiskaziorik handiena konfirmatzen dela salatu dute: “Konfiskazioaren larritasuna lokalen balio ekonomikotik harago doa, zilegi den aktibitate politiko alternatibo eta legala aurrera eramateko bitartekoak ari zaizkigulako indarrez kentzen. Eta gainera honi gehitu behar zaio hamarnaka lanpostu galduko dela konfiskazioaren ondorioz”. Herriarentzat eredugarria izan den elkartea Madrilgo Auzitegi Gorenak ebatzitako 107 herriko taberna, txoko eta elkarteren artean dago Girizia, orain 34 urte sortua. “Guk garbi daukagu: Girizia sortu zenetik gure elkartea herriaren aldeko kultur, kirol, gastronomia, asialdi eta beste motatako lan sozialak eskaintzeko eta ekimenak bultzatzeko espazio ireki bat izan dela. Herriarentzat eredugarria izan den elkartea gainera”, nabarmendu dute. Konponbidearen aurkako eraso larritzat jo dute epaia: “Oiartzungo herriak, Girizia elkartea libre eta zabalik nahi du. Guk lasaitasunez, baina tinko erantzungo dugu, Oiartzunek eta Giriziak merezi duten bezala. Ez zalantzarik izan aurrerantzean ere Giriziak bizirik jarraituko duela”. Hurrengo egun eta asteetan egingo diren ekimenetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Babes dinamika 2013ko urrian abiatu zuten Oiartzunen babes dinamika Madrilgo Auzitegi Nazionalean 35/02 epaiketaren haritik. Hainbat ekimen atera zituzten aurrera Girizia elkartea zein Rufi Etxeberria babesteko. Horien artean herriko hainbat elkartek emandako atxikimendua: Iturri Berri, Aldeguna, Artaso, Bizardia, Bazkun zahar, Esku garbiak, Altzibarko Bilera, Ibargain, Alkartetxea, Auzokalte, ugaldetxo Kultur Taldea eta Seingo Borda. [nggallery id=96]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.