larunbatean jokatu ziren Antxoko pala txapelketako finalak, emakumeena eta gizonena. Ondoren bazkaria egin zuten. Oarsoaldeko Hitza.
Gizonen finala
Larunbatean jokatu ziren Axular kafetegiak urtero antolatzen duen Binakako Pala Txapelketaren finalak, sanferminen atariko bezala. Emozioz beteriko partidak izan ziren, batez ere gizonen finala.
Lehenik emakumeen finala jokatu zen. Bertan, Susana-Laura bikoteak Edurne-Ana bikoteari 25-10 emaitzarekin irabazi zien. Hortaz, lehen emakumeen txapelketa irabazi dute Susanak eta Laurak. Gizonen finala, ordea, orekatuagoa izan zen Kerman-Fernando bikoak 25-24 emaitzarekin, tanto bategatik, garaitu zuelako Polo-Txiki bikotea.
Partiden ondoren, bazkaria egin zuten Axular plazan partaideek eta hala nahi izan zuten herritarrek. Giro handia egon zen. Bertan eman zituzten sariak.
Emakumeen finala