Sanferminetako krosa egin zen atzo Antxoko kaleetatik parte hartze handiarekin. Bertan irabazle Unai Hernandez eta Ana Cruz izan ziren.
Antxoko krosaren irabazleak, garaikurrekin
Aspaldiko parte hartzerik handiena izan zen atzo Pasai Antxoko San Fermin Jaietako XXV. Krosean. Urtero bezala Lore Txorta elkarteak antolatuta, orotara 100 partaide izan ziren. Antxoko zazpi kilometroko zirkuituari lau bira eman ondoren, gizonetan Unai Hernandez urretxuarra izan zen garaile lasterketaren errekorra hautsiz, 23:21 denborarekin. Emakumeetan, berriz, etxean gelditu zen garaipena, Ana Cruzen garaipenari esker.
Lotura honetan ikus daiteke sailkapen osoa.
Berezia izan zen oso atzoko lasterketa. Batetik, 25 urte betetzen dituelako probak, eta bestetik, Paco Lekunberri hasieratik antolakuntza lanean ibilitako Lore Txorta elkarteko kideak azkenekoz parte hartu zuelako antolaketaren buru bezala.
Lasterketaren ondoren, Gure Zumardian sariak eman zituzten. Bakoitzak bere kopa hartuta, luntxa egin zen ondoren Lore Txorta elkartean.
Honakoak dira ohorezko postuak:
Emakumeak
- Ana Cruz (Pasaia) 28:02
- Josune Zabala (Zarautz) 28:09
- Ana Lopez (Donostia) 28:59
Gizonak
- Unai Hernandez (Urretxu) 23:21
- Asier Urdanpilleta (Lezo) 23:56
- Aritz Garin (Villabona) 24:00
Abosoluto Mailan, lehen antxotarrak
- Edurne Jauregi eta Gorka Simon.
Beterano Mailan, lehen antxotarrak
- Inma Cruz eta Roberto Roldan
Senior Mailan, lehen antxotarrak