Sardina postua jarri nahi dute koadrilek uztailaren 20ra arteko epea dute eskaera bideratzeko
Sardinen banaketa, Donibanen, San Pantaleon egunez
San Pantaleon egunean sardina-postua jarri nahi duten koadrilek uztailaren 1etik 20ra bitartean eskaera aurkeztu behar dute udaletxean. Eskaeran datu hauek jasoko dituzte: eskatzailea nor den, eta postuaren kokaleku zehatza.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere izena eman duten koadrilen artean zozketa egingo dute, eta bi koadrila aukeratuko dira San Pantaleon egunean sardinak banatzeko. Era berean, hautatutako bi koadrilek arduradun bana izendatuko dute banaketa egiteko.
Udalak ohartarazi duenez, ezarritako epean izena ematen ez duten koadrilek ez dute sardinarik jasoko.