Tratu ona nahi dut lasterketa, San Pedron, Haurren Egunean.
Bero sapari kementsu aurre egiteko gai direla frogatzen ari dira gaur San Pedroko haurrak. Lasterka hasi dute eguna, haur eta nerabeentzat tratu ona aldarri. Ondoren futbito partida jokatu dute frontoian, eta laster Piña elkartean bilduko dira denak, haientzako propio antolatutako herri bazkarian.
Bazkal orduan patxada hartu eta berehala, puzgarrietan itzulipurdika aritzeko aukera izango dute barrutiko txikienek. 16:00etan puztuko dituzte.
Festak agurtzeko, berriz, Modesto izango dute bidelagun, frontoian arratseko 20:00etan izango den herri afariaren ondoren, dantzaldian.
Zezen suzkoarekin dantzan agurtuko dituzte festak hurrengo urtera arte, 23:00etan.
[nggallery id=99]