Juanito Arozena txistulariak botako du txupinazoa
Altzibarko Albisturrene etxean jaio zen Juanito Arozena, 1930ean. Ume zela hasi zen txistua eta solfeoa ikasten Dionisio sakristauarekin; aita ere txistularia eta danbolinteroa zuen.
Aurtengo xanistebanetako txupinazoa botako duena Juanito Arozena izango da, Jai Batzordeak horrela erabakita. Abuztuaren 2an, beraz, txistulari oiartzuarrak emango die hasiera jaiei.
Altzibarko Albisturrene etxean jaio zen Juanito Arozena, 1930ean. Ume zela hasi zen txistua eta solfeoa ikasten Dionisio sakristauarekin, aita ere txistularia eta danbolinteroa zuen. Ikasketak Donostiako Kontsebatorioan jarraitu zituen. Hamar urterekin atera zen kalea txistua jotzera, aitarekin eta Joxe Mendizabal Txistu-rekin batera, San Inazio eguneko prozesioan, hain zuzen ere.
1946an Oiartzungo Udaleko txistulari izendatu zuten eta Lartaun Txistulari taldearen sorreran parte hartu zuen. Txistu irakasle ere izan zen Arozena, 22 urtez aritu zen gaztetxo oiartzuarrei irakasten. 100 ikasletik gora izan zituen.