Lehengo astean Zumarragan lan istripuan hildako sanjuandarraren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Donibanen, LABek deituta.
Lan istripuen kontrako elkarretaratzea Donibanen
Lehengo astean Zumarragan lan istripuan hildako sanjuandarraren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Donibanen, LABek deituta.
Pasaitarra Arcelor enpresan lanean ari zen Cubertec azpikontratarekin, eta hamabi metrotik behera erori zen.
Euskal Herrian 25 langile hil dira urtea hasiz geroztik eta
LABek lan istripuak ekiditeko Gasteizko eta Gipuzkoako gobernuei urratsak egiteko eskatu die.
Donibaneko elkarretaratzeaz gain, Hernaniko Cubertec enpresan, enpresa batzordeak hala erabakita, ordubeteko geldialdia egingo zuten atzo 11:00etatik 12:00etara.