Taldearen irizpideak azaltzea da batzarraren helburua eta horrekin batera lan ildoak zehaztuko dituzte batzarkideek. Kultura aretoan izango da batzarra 19:30ean.
2013ko maiatzean abiatu zuten atez atekoa Lezon
Batzar irekia deitu du ostegunerako Lezo Zero Zabor taldeak. Taldearen irizpideak azaltzea da batzarraren helburua eta horrekin batera lan ildoak zehaztuko dituzte batzarkideek. Zero zabor taldetik jakinarazi dutenez, orain bi aste bildu ziren bertako ordezkari batzuk Kepa Garbizu alkatearekin hondakinen bilketaren gainean hitz egiteko: “Galdeketa egin behar zuen galdetuta, baietz erantzun zigun. Galdeketan atez ateko bilketa sistemaren aldekoak eta kontrakoak egongo ginela, emaitzari kasu egingo zaiola eta azkenean Lezok erabakitakoa egingo dela hondakinen kudeaketarekin”.
Kezkatuta dago Lezo Zero Zabor, “%85eko birziklapen tasarekin atzera egitea zentzugabekeria delako”. Hori dela eta lezoar guztiak deitu dituzte batzarrean parte hartzera, “lasai etortzeko baldintza betez gero”. Kultura aretoan izango da batzarra 19:30ean.