Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Autonomia eta arreta sustatuko dituen legea eskatuko du Duintasunak astelehenean

Ikasturteko azken elkarretaratzea egingo du Duintasunak, beste hainbat eragilerekin batera. Pentsiodunen artean "zerbait mugitzen" ari dela uste dute.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/07/01
Duintasuna elkarretaratzea

Ikasturteko azken elkarretaratzea egingo du Duintasunak

Datorren astelehena, hilak 6, Duintasunak, hainbat erretiratuen elkarte eta eragilerekin batera, manifestazioa deitu du. Herriko Plazatik abiatuko da, 11:00etan, eta “autonomia pertsonala” eta arreta “publiko, unibertsal, euskaldun eta kalitatezkoa” bermatzen dituen lege propio baten aldarria egingo dute. “Helduok eta pentsiodunok hainbat aberastasun sortu ditugu kalitatezko zahartzaro baten eskubidea izateko, bizi garen inguruan autonomia eta soziala emango diguna”, esan du Duintasunak. Sortuko zaizkien dependentzia mailei aurre egiteko, administrazio publikoak “arreta profesionalizatu eta euskaldun bat” eskaini behar dutela aldarrikatu dute. Salatu dute estatuko zein Hego Euskal Herriko gobernuek pertsonen bizitza itxaropenak okertu egin dituztela, “lege murriztaileak” eginez. “Pentsio eskubidea izateko lan egiteko adina gehitu da, eta jubilatze sariak murriztu egin dira; osasun eta arreta zerbitzuak pribatizatzen ari dira…”, zehaztu dute. Espainiako Gobernuak onartutako Dependentzia Legea euskal herrialdeetan irizpide ezberdinekin aplikatzen dela gaineratu dute: “Ez du bermatzen pertsonen arreta profesionalizatua; balorazio sistema zerbitzu mediko probatuen irizpide subjektiboan dago… Legearen arabera, denok daukagu eskubidea zaindu eta zainduak izateko”. Horregatik, Euskal Herrirako lege propioa eskatu dute, “babesa modu berdinean bermatuko duena”. Honakoak dira Duintasunaren eskakizunak:
  • Aukera berberak medikuen tratamendu aurreratuenak jasotzeko.
  • Sendagaiak doan jasotzeko aukera berberak.
  • Dependentzia Legea dagoen estamentuetan helduen udal kontseiluen parte hartzea.
  • Etxetik gertu zaharren egoitzan plaza publikoa izateko aukera.
  • Pertsona helduak beren inguru sozialean tratatzea, duintasunez, eta ahal den denborarik gehienean, haien autonomia pertsonala erabat zainduz.
  • Beren gaitasunak murriztuak dituzten pertsona helduen aurka tratu txarrak eta biolentzia erabiltzearen kontra agertzen gara.
Gainera, gizarte zerbitzuak pribatizatzearen aurkako jarrera berretsi dute, “kalitatea murriztu eta garestitzen dutelako”. Duintasunak adierazi duenez, “zerbitzu on bat bermatzeko 80 eta 100 profesionalen arteko ratio bat behar da 100 egoiliarrentzat. Orain 30 eta 45 bitartean dago”.

“Zerbait mugitzen ari da”

Ikasturte honetako balantzea egin du Duintasunak. Hileko lehen astelehenetan elkarretaratzeak egin dituzte, eta hainbat hitzaldi antolatu dituztela gogorarazi dute. Dependentzia Legeari eta gizarte zerbitzuei buruzko solasaldiak izan dira. Gainera, Donostiako farmazia batean “simpa” —pagatzeke utzi— sinbolikoa egin zuten. Hainbat eragilerekin elkarlanean aritu direla gogorarazi dute, eta gutxieneko batzuk adostu dituztela nabarmendu du Duintasunak: kopagoaren aurka edo gutxieneko pentsioen alde, besteak beste. “Zerbait mugitzen ari da”, esan dute. Urriaren 1ean Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta horren harira, Gipuzkoa mailako manifestazio bat egiteko asmoa dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.