Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Bideoa] Atlantikaldiaren ardatz izango da Oiartzun ibaia, bigarrenez

Atlantikaldiaren eskutik hamaika ekimen eta kontzertu egingo dituzte Errenteria-Oreretan irailaren 17tik 20ra.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2015/07/02
Atlantikaldiaren aurkezpena

Atlantikaldiaren aurkezpena

Atlantikaldia, musika eta kultura jaialdiaren bigarren aldia ospatuko du Errenteriak irailaren 17tik 20ra. Hura aurkezteko agerraldia egin dute goizean Julen Mendoza alkateak, udalean ordezkaritza duten alderdietako kideek eta Errenteria-Oreretako hamaika eragilek. Atlantikaldia iaz antolatu zuten lehenengoz udalerrian, eta haren arrakastak ekarri du bigarren aldia. Bi helburu dituela aurtengo Atalntikaldiak azaldu du Mendozak, “Errenteriak itsasoarekin izan zuen lotura berreskuratzea, eta iazko edizioan bereganatutako izaera propioari jarraipena ematea”. Eragileen parte hartzea eskertu Eskerrak eman dizkie Mendozak ondoren Atlantikoko Herrien Musika eta Kultura Jaialdia posible egiteko ekarpena egin duten Errenteriako eragile guztiei, “herri partaidetza delako jaialdiaren motorra”. Orain bi hilabete egin zuten deialdia eta guztira 100 ekarpen inguru jaso dituztela gaineratu du alkateak, “izaera eta disziplina ezberdinetakoak. Jaialdiaren lau egunetan zehar ezinezkoa izango dugu horiek guztiak antolatzea, eskerrak eman nahi dizkiet euren inplikazio eta jarreragatik. Izan ere, konebentzituta gaude halako egitasmoak elkarlanean egiten direnean, emaitzak askoz aberasgarriagoak direla”. Herriko eragileen parte hartzea ezinbestekoa dela gaineratu du, “Atlantikaldia nortasunez janzteko. Herritarrak izango dira jaialdiaren etorkizuna bermatuko dutenak, beriek emango diote bihotza jaialdiari”. Agerraldian alboan izan ditu Yousra Azzouz, Urratsa emakume musulmanen elkarteko presidentea, eta Lourdes Uranga, Ereintza kultur elkarteko lehendakaria. Itsas elkarrizketak gai nagusia Laura Landak, jaialdiaren zuzendariak, Atlantikaldiak arrantzaleek beste herriekin komunikatzeko eta harremanak sortzeko erabiltzen zituzten hizkuntza bereziei erreparatuko diela azaldu du: “Euskal balezaleek beste herriekin komunikatzeko pidgin hizkuntzak garatu zituzten, linguistikoki oso ezberdinak diren herrien artean erabiltzen den lingua franca bat”. Horrenbetsez, itsas elkarrizketak izango direla oroimen hiistorikoa berreskuratzeko gai nagusia aurtengo atalntikaldian gaineratu du Landak, “Atlantiar Itsasoko beste kulturekin elkarrizketa eta elkarlana emango da aurtengo partaideen artean, ahalik eta elkarrizketa oparo eta aberatsenak sustatuz”. Ibaia eta papelera Errenteria-Oreretako bi sinbolo uztartu dituzte aurten Atlantikaldiaren elementu nagusia diseinatzeko. Paperezko itsasontzia izango da elementu nagusia, eta ibaia eta papelera dira uztartu dituzten bi sinboloak. Ikastetxeak, ostalariak eta saltokiak itsasontziak egitera animatu direla eta egindako horiekin herriko hainbat gune apainduko dituztela jakinarazi dute, bestalde. Folka, tradizionala, rocka… Hamaika ekimenez gozatzeko aukera emango du aurten ere Atlantikaldiak,besteak beste estilo ezberdinetako kontzertuak. Aurtengo gonbidatuen artean, Kalakan (Euskal Herria), Gwana Diffusion (Algeria), La Gallera Social Club (Venezuela), Dobet Gnahore (Boli Kosta), Värttinä (Finlandia), eta Carlos Nuñez (Galizia) izango dira oholtza gainean lau egunetan zehar. Ez dira bakarrak izango, horiez gain, Quebec, Danimarka, edota Kubatik heldutako artistek ere hartuko baitute parte emanaldietan. Agertokiei dagokienean berriz, nagusia Agirre Lehendakariaren plazan jarriko dute, eta bigarren bat, txikiagoa Herriko plazan. Emanaldi guztiak doakoak izango direla ere zehaztu dute antolatzaileek, “Atlantikaldiaren barruan antolatzen diren gainontzeko ekitaldi guztiak bezala” eta kulturak herriei nolabaiteko nortasuna ematen diela sinistuta dauden herritar guztiak animatu dituzte jaialdiarekin bat egitera. Bitartean, Euskal Herria eta Argentinako musika fusionatzen duen Hernaniko taldearen emanaldiarekin amaitu dute aurkezpena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.