Donosti Cup-a ikusteko aukera egongo da Beraun eta Fanderiako soropiletan
Datorren astean, hilaren 6tik 11ra, Beraun eta Fanderiako zelaietan 10:00etatik 21:00etara oinarrizko futbol partidak ikus ahal izango dira.
Haur Maila eta Gazte Maila arteko 441 futbol taldek hartuko dute parte Donosti Cup-en 24. ekitaldian. Hainbeste talde izanik, Gipuzkoako hainbat zelaitan jokatu beharko dute, baita Errenteria-Oreretan ere. Fanderian eta Beraunen datorren astean egun osoan zehar partidekin gozatzeko aukera egongo da. 10:00etan hasiko dira norgehiagokak bi zelaietan. partiden egitarauak ikusteko, egin klik estekan: Fanderia eta Beraun.
