Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Nottinghamgo sheriffen bila

Don Vito futbito txapelketa abian da. Hamar taldek hartuko dute parte aurten, Nottingham Prisas azken zortzi ekitaldietako txapeldunek tartean

Erik Gartzia Egaña
Oarsoaldea
2015/07/03
Fari & Friends eta Bici (urdinez) taldeen arteko partida jokatu zuten herenegun. Beltzekoak 2-7 nagusitu ziren.

Fari & Friends eta Bici (urdinez) taldeen arteko partida jokatu zuten herenegun. Beltzekoak 2-7 nagusitu ziren.

Udara garaian futbol txapelketa mediatikoenak eten egiten dira. Horren hutsunearen alternatiba gisa, Errenteria-Oreretan Don Vito futbito txapelketa dute. Gutxiago ematen du plazebo batek. Ekainaren 11n jokatu zuten inaugurazio partida, Erdigunea, Pontika eta Galtzaraborda artean dagoen Miguel Irastorzako zementuzko kantxan. Behar zuen pintura eskualdia eman diote, baita ateetako sare hobeak jarri ere. Aurten, baina, eskuz kudeatutako markagailua falta da. Dozena bat taldek jokatu izan dute txapelketa, eta izena emateko aukerarik ez zegoen. Indarrean den txapelketarako mugak kendu zituzten, baina talde berri batek bakarrik eman zuen izena. Beste talde batek nomenklatura aldatu du. Hiru talde joan dira, eta, beraz, hamar talde daude lehian. Horietako talde batek, Notthingam Prisas-ek, aurreko zortzi urteetan lortu duen txapela eskuratzea du helburu. Gainontzekoek Robin Hoodek egiten zuenaren kontrakoa egingo dute: Nottinghameko sheriffarengandik ihes egin beharrean, haien aurka egingo dute. Hamar talde izanda, bederatzina partida jokatuko dituzte taldeek, ligaxkan. Dagoeneko lan erdiak pasatu dituzte, eta hamar egun barru, hilaren 13an, bukatuko da lehenengo fasea. Proportzioan behintzat, merkeagoa izango da final zortzirenetara pasatzea. Txapelketan parte hartzen duten taldeek behera egin duten arren, sailkatu kopurua mantendu egiten da. Ohi bezala, madalenen atarian bukatuko da txapelketa, eta horregatik, azken fase guztia hilaren 14tik 17ra jokatuko dute —finala 20:20ean hasiko da, ostiral horretan—. Aurreko urteetan ohorea bakarrik zegoen jokoan. Azkena geldituz gero, gainera, finala ikustera gerturatzen ziren zale guztientzako prestatu behar zen parrilla. Aurten, ordea, sariak egongo direla iragarri dute antolatzaileek, lehen hiru sailkatuentzat. Borussia, irmo Porlan bortitzeko kantxaren gainean, orain arte, indartsuen dabiltzanak Borussia taldekoak dira. Eurak dira izena eman duten talde berria, eta ligaxkako lehen postuan daude, bost partida irabazi eta bat berdinduta. Pasa den asteazkenean Sua taldearen kontrako partidan euren armak zeintzuk diren erakutsi zuten:  gaztetasuna eta partidaren irakurketa egokia. Hala ere, ozta-ozta gailendu ziren, Sua taldeko zakur zaharrek azkeneko jokaldian ia-ia berdindu baitzuten. Azkenean, 4-3 bukatu zen partida. Hori-beltzek puntu bateko aldea ateratzen diete bigarren sailkatuei. Asteazkeneko beste norgehiagokan, berriz, Fari & Friends taldea Biciren gainetik pasatu zen. Lehen minutuan aurreratu ziren, eta 2-7 irabazi zuten azkenean. Sailkapenaren beheko aldean, berriz, Margolari Klasikoak taldeak gaur arratsaldean izango du txapelketako lehen puntua lortzeko aukera. Zaila izango dute, ordea, liderraren aurka jokatuko baitute. Sailkatzeko aukera gutxi dituzten arren, ez dute egurrezko goilara eskuratzeko ohorea izan nahi, eta beste bi partida izango dituzte horretarako. (Ia) araurik gabeko kaleko futbitoarekin gozatu nahi duenak, datozen bi asteetan du aukera. Astegunetan jokatzen dituzte partidak, 19:15ean lehenengoa  eta 20:20ean bigarrena. Iragarrita dagoen beroari aurre egiteko, garagardoak, freskagarriak eta ur botila handiak daude salgai. Izerdiaren bitartez galtzen den gatza berreskuratzeko, berriz, pipak eta patatak. Dena euro batean. Futbola merke ikusteko halako aukera gutxi egongo dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.