Lagun bat zauritu dute Antxon izandako borroka batean
Gaur goizaldean izandako borroka batean lagun bat zauritu dute arma zuri batekin Antxon. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, gertaera 06:25 inguru izan da, Zumalakarregi kalean.
Gaur goizaldean izandako borroka batean lagun bat zauritu dute arma zuri batekin Antxon. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, gertaera 06:25 inguru izan da, Zumalakarregi kalean.
Larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute borroka bat izaten ari zela eta Udaltzaingoa bertara joan da. Bertan lagun bat zaurituta topatu dute eta berehala Donostiako Ospitalera eraman dute. Gerora, udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu dute.