Sanferminetan, zezenak baino gehiago

Ekitaldietan oparoa da Antxoko sanferminetako asteburuko egitaraua

Iñude eta Artzainak Antxoko sanferminetan

Inude eta artzainak

Oparoa da Antxoko sanferminetako  egitaraua astebururako, eta hobe hala bada, gogotsu murgildu baitira  antxotarrak festetan. Zezenzaleek gaur goizean egin dituzte bigantxen aurreko lehen lasterketak, eta eguerdian, iñudeen eta artzainen konpartsak girotu ditu kaleak. Arratsaldean, berriz, Azokako bertso saio mundialean eta Basariren danborradan bilduko da herritar andana, eta gazteetako asko, aldiz, Kampsan bilduko dira gaur, Molinaoko Ardi Gorriren lokalean, Adrenalized, Superdozer, Arrotzak, Keep Diggin´ eta Cohen taldeekin antolatutako kontzertua ikustera. Festetako lehen bi gauetan indar guztiak xahutu ez dituztenek, bihar, egun argiz jaiaz gozatzeko aukera polita dute Antxon. Gazte Egunean, giroa, musika eta dantza, behintzat ez dira faltako. [nggallery id=100] Gaur:
  • 06:00 GAUERDI txarangarekin DIANA.
  • 07:00 Helduentzako Lasturreko Marques de Sakaren BIGANTXAK Luzuriagako zelaian.
  • 09:00-13:00 Bazkideentzako Galeper TIRAKETA Papinen.
  • 12:00 INUDEAK eta ARTZAINAK herriko kaleetan zehar Pasai Txarangarekin batera.
  • 15:00 KAOS & SEMEN Kampsan: Patinada, DJa, lehiaketak, sariak…
  • 16:30  MUS TXAPELKETA Casa Galician.
  • 17:00 Helduen danborradak BISITA egingo die Antxoko Eguneko Zentroan eta Berrako egoitzan dauden aiton-amonei.
  • 18:30 IX. BERTSO-JAIALDI MUNDIALA Azokan, Andoni Egaña, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Iker Zubeldia, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia bertsolariekin. Gai-jartzaile Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”
  • 19:00 BURUHANDIAK eta ERRALDOIAK barrutiko kaleetan zehar ibiliko dira Itsas Mendiko txistulariekin batera.
  • Ordu berean, danborrada aurreko luntxa Basarin
  • 20:00 KONTZERTUA Kampsan ondoko taldeekin: Adrenalized, Superdozer, Arrotzak, Keep Diggin´ eta Cohen.
  • 20:30-22:30 TARANTELLA orkestraren KONTZERTUA Zumardian.
  • 20:30 Basari elkartearen DANBORRADA Pasai Txarangarekin batera.
  • 00:00 KARLOS DJa Azokan.
  • Ordu berean, TARANTELLA orkestrarekin BERBENA Zumardian.
Bihar:
  • 11:00 Haurrentzako JOKOAK Zumardian
  • Ordu berean Gaztetxoen FUTBITO FINALAK
  • 12:00 Dultzaineroen KALEJIRA, BURUHANDI eta ERRALDOIekin.
  • Segidan LARRAIN DANTZA
  • 16:30 TOKA txapelketa helduentzat Kupeldegin.
  • 17:00 PELOTA jaialdia Ibaiondo frontoian: pasaka, pala eta esku-pilota
  • 17:00-19:30 Harrapatu eta askatu erako ARRANTZA TXAPELKETA haurrentzat, Marealtan
  • 18:00 Haurrentzat ANTZERKIA Biterin PATATA TROPIKALAren eskutik.
  • 19:00 BURUHANDIAK eta ERRALDOIAK barrutiko kaleetan zehar ibiliko dira Itsas Mendiko txistulariekin batera.
  • 20:00 Helduentzako Lasturreko Marques de Saka ganadutegiko BIGANTXAK Luzuriagan.
  • Ordu berean, BACK taldearen emanaldia Axularren.
  • 00:00 INGO AL DEU? taldearen emanaldia Azokan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.