Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

KAE2n Oarsoaldeko traineruak sasoiko hasi dira

Oarsoaldeko traineruek maila ona eman zuten atzo, Sestaon egin zen KAE2 Ligako lehen estropadan.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Oiartzun,Pasaia
2015/07/06
Hibaikaren trainerua, atzo, Sestaon

Hibaikaren trainerua, atzo, Sestaon

Ondo, oso ondo hasi dute Oarsoaldeko traineruek KAE2 Liga, Euskal Herriko ontziek parte hartzen duten hirugarren maila. Lehen estropada atzo egin zuten Sestaon, Iberia taldeak antolatuta. Eta bertan, Hibaika laugarren izan zen, San Pedro B bosgarren, eta Oiartzungo Itsaslapurren trainerua hamargarren. Orotara, hamalau traineru daude liga horretan. Hibaikaren gizonen taldeak atzo azaldu zuen urrats bat aurrera egin duela aurten. Iaz ez ziren gaizki ibili, 6. posturik 9.erako borrokan. Atzoko laugarren postuarekin mahaiaren gainean jarri dute onenekin lehian ibiltzeko asmoa dutela errenteriarrek. Hondarribia B irabazletik segundo askora gelditu arren, traineru beltzaren atzetik gelditu zirenak urrun izan zituzten, hortaz, ligako lehen txandan egonkortzeko aukera ona dute errenteriarrek. San Pedro Bk ere helburuak bete ditu. Formazio bokazioa du Libia-ren bertsio gazteak, eta KAE2 bezalako liga lehiakor batean bosgarren izateak badu meritua. Hau da, formazioak eta emaitzek ez dutela talkarik egiten erakutsi zuten estreinako lehian. Hazteko aukera badute moreek, lehenetatik hurbilago egoteko. Sorpresa positiboa, Oiartzungo Itsaslapurrena. Hamalautik hamargarren izan ziren. Kontuan hartuz liga ofizial batean parte hartzen zuten lehen estropada izan zela atzokoa, emaitza bikaina. Gainera, 8. eta 9. postuan gelditu ziren Lutxana eta Donostiarra B hiru segundo baino gutxiagora izan zituzten Itsaslapurrek, hau da, gora egiteko aukerak badituzte. Ondorioa: hasiera ona izan dute Oarsoaldeko traineruek KAE2 Ligan. Behekoa da sailkapena:
  1. Hondarribia B, 20:09
  2. Castro, 20:17
  3. Arkote, 20:24
  4. Hibaika, 20:39
  5. San Pedro B, 20:53
  6. Mundaka, 20:57
  7. Getxo, 20:58
  8. Lutxana, 21:07
  9. Donostiarra B, 21:09
  10. Itsaslapurrak, 21:10
  11. Zumaia B, 21:17
  12. Colindres, 21:19
  13. Bermeo, 21:27
  14. Iberia, 22:24
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.