[Argazki galeria] Jaietako azken eguna, haur eta erretiratuentzat

Gaur bukatuko dira Antxoko sanferminak, gauerdian 'Gaixoa ni' kantatuz

jotak

Milagrotik etorritako lagunek abestu zituzten San Fermin eguneko jotak

Ordu batzuk baino ez dira falta aurtengo sanferminak bukatzeko, baina egunak oraindik askorako emango du. Haur eta erretiratuen eguna ospatuko dute gaur Antxoko sanferminetan. Txikienak goiz goizetik ari dira jaiaz gozatzen; lasterketa, tortilla eta xake txapelketak, puzgarriak, eta eguerdian baita haientzako propio antolatutako bazkaria ere, Txabol Sotoan. Arratsaldean, berriz, apar festa ez ezik, Rock Bai Baby rock kontzertuan gozatzeko aukera izango dute, Petti eta Etxebeste anai beratarrekin. Bigantxak ere, haientzat izango dira gaur arratsaldean. Erretiratuek, bestalde, bazkaria dute gaur Zaharren Tokian. Aurrez baina, toka eta bota txapelketak egingo dituzte Axularren, eta ondoren sari banaketa. [nggallery id=102]   Gaur:
  • 10:30 Jubilatuen mahai jokoen FINALAK.
  • 11:00 “Tratu ona nahi dut, pasa hitza!” udal kanpainaren barruan, haurrentzako tortilla eta xake TXAPELKETAK Txabol Sotoan
  • 12:00-14:00 Haurrentzako PUZGARRIAK Biterin.
  • 11:30 Jubilatuen toka eta bote TXAPELKETAK Axularren.
  • 12:30 Jubilatuen SARI BANAKETA.
  • 13:00 BURUHANDIAK eta ERRALDOIAK barrutiko kaleetan zehar ibiliko dira Itsas Mendiko txistulariekin batera.
  • 14:00 HAURREN BAZKARIA Txabol Sotoan.
  • 14:30 Jubilatuen BAZKARIA jubilatuen egoitzan.
  • 15:00 XAKE TXAPELKETA azkarra Kampsan. Izen-ematea bertan edo poketpistol@gmail.com helbidean.
  • 16:00-19:00 Haurrentzako PUZGARRIAK Biterin
  • 17:00 APAR FESTA haurrentzat Zumardian (eguraldiaren baitan).
  • 17:30 KARLOS DJa Axularren.
  • 18:00 ROCK BAI BABY! Haurrentzako emanaldia Biterin.
  • 19:00 BURUHANDIAK eta ERRALDOIAK barrutiko kaleetan zehar ibiliko dira Itsas Mendiko txistulariekin batera.
  • 20:00 Alkarkideren eskutik ERROMERIA Azokan.
  • 20:00 TXIKIENTZAKO Lasturreko Marques de Saka ganadutegiko BIGANTXAK Luzuriagan.
  • 23:00etan SU-FESTA: era askotariko piroteknia-erakustaldia Molinao  Ibaia parkean. ANTOLAKUNTZAK EZARRITAKO SEGURTASUN-NEURRIAK ERRESPETATU, MESEDEZ.
  • 23:30 ZEZENSUZKOA Zumardian.
  • 00:00 GAIXOA NI Zumardian, Pasai Txarangarekin, aurtengo jaiei amaiera emateko; jadanik gutxiago falta da 2016ko sanferminetarako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.