Larunbat honetan abiatuko dira Bretainia aldera

Egun gutxi batzuk barru, larunbatean, oiartzuar talde bat Bretainiara joango da Oiartzun-Karaez senidetza elkarteak antolatutako bidaiari esker.

Oiartzuarrak Karaezen

Oiartzuarrak Karaezen orain hiru urte.

Egun gutxi batzuk barru, larunbatean, oiartzuar talde bat Bretainiara abiatuko da Oiartzun-Karaez senidetza elkarteak antolatutako bidaian. Bi urte dira ez zutela bidaia prestatzen eta aurten antolatzea erabaki dute. Asteazkenean itzuliko dira, hilaren 15ean. Karaezeko festetan egongo dira, besteak beste. Hauxe da prestatu duten egitaraua: Uztailak 11 08:00etan: Irteera Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik, bakoitzak bere eguneko bazkaria eraman beharko du. Aterpean ostatua hartu ondoren, Ti ar Vro elkartean afalduko dute. Uztailak 12 11:00etan: Yam Manach gaztagileari bisita eta bazkaria, Monts D’Arre ingurura ibilaldia. Gauean afaria Ti ar Vro elkartean. Uztailak 13 12:00etan: Agerraldia Karaezko udaletxean. Ondoren bazkaria eta arratsaldean Kerampuilhko jai gunera, afaria bakoitzak bere kontura. Eguna bukatzeko su artifizialak. Uztailak 14 Bagadañs ikuskizuna ikusi (dantza, musika…), herri bazkaria eta gauean afaria bakoitzak bere kontura. Uztailak 15 08:00etan: Bueltako bidea hartuko dute, eguneko bakoitzaren kontura.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.