Su artifizialak, zezensuzkoa eta 'Gaixo ni' izan ziren jaien amaieran atzo gauerdian
Cuevastarrak, rockabaibaby-ren fotocall-ean
Bukatu dira. Neka-neka eginda baina penaz agurtu dituzte sanferminak Antxon atzo gauerdian. Ohi baino egun bat luzeagoak izan dira aurtengo sanferminak, baina eguraldia lagun, azken unera arte jaiaz gozatzen aritu dira antxotarrak.
Atzo, bereziki, haurrek gozatu zuten festaz. Haientzako propio antolatutakoak ziren jarduera gehientsuenak. Goizean patata tortilla eta xake txapelketan aritu ziren, baita lasterketan ere, guzti-guztia
Tratu ona nahi dut, pasahitza! lelopean. Ondoren herri bazkaria izan zen haientzat, eta arratsaldean aparraren festa eta rock kontzertua.
Rockbaibaby programaren barruan, Pettiren kontzertua izan zen atzo Txabol Sotoan, eta helduek ez ezik, primeran pasatu zuten txikiek, rock izarrak bailiran mozorrotuta. Pettiren aurretik Pasaiako musika eskolako bi musikari gaztek eskaini zuten kontzertua, primerakoa.
[nggallery id=103]