Katxiporretak Albaolarentzako bidoeklip berria egin du
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bideoklipa grabatu dute Albaolan, udan faktoria bisitatzera gonbidatuz
Udan Albaolaren Itsas Faktoria bisitatzeko eskatuz bideoklip berria sareratu du Katxiporretak.
Bideoan, San Juan galeoia eraikitzen ari diren lagunak ageri dira, ontziolan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin dantzan.
Txo, Mikmak txikia diskoa Albaolan grabatu zuten pailazoek, baleontziaren proiektua oinarri hartuta. Albaolarentzako ereserkia ere txertatu dute pailazoek bere azken diskoan eta abestu horrekin egin dute orain bideoklip berria.
