Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Madalenetan errespetuan oinarritutako harremanak sustatuko ditu udalak

Eraso sexisten gaineko protokoloa banatuko dute jai guneetan. Gainera, kale saltzaileei euskarazko hitzak dituen hiztegi txiki bat ere emango die udalak.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/07/10
Garazi lopez etxezarreta

Garazi Lopez de Etxezarreta, bi kanpainak aurkezten

Errenteriako Udalak, madalenei begira, bi kanpainan jarriko ditu martxan. Alde batetik, berdintasunerako azpisailak errespetuan oinarritutako erlazioak sustatuko ditu, eta erasorik balego, horretarako protokoloaren berri emango dute Bestalde, saltzaile ibiltariei euskarazko hiztegi txiki bat emango diete, Hizkuntza departamendutik. Bi arloetako zinegotzi ordezkari Garazi Lopez de Etxezarretak adierazi duenez, iaz bezala aurten ere martxan jarriko dute kanpaina. “Gaur egun, emakumeok, emakume izateagatik, aurre egin behar diogu gogaitu edo inbaditu nahi gaituzten pertsonei, baita jazarpen eta eraso egoerei ere”, esan du. Horregatik, taberna, txosna, elkarte gastronomiko eta beste hainbat jai eremutan “errespetuzko eta tratu oneko harremanak bermatzeko” ekintzak egingo dituzte. Toki horietan informazioa banatuko dute, balizko eraso sexista bati nola aurre egin jakinaraziz, baita sentsibilizatzeko ere. Hiru euskarritan joango da materiala: Eraso sexisten kontrako protokoloaren liburuxka, eta erasoei erantzuteko informazioa duten pegatinak zein txartelak. Guztira, 2.500 txartel eta 250 pegatina banatuko dituzte herriko 70 txokotan. Eraso bat gertatuz gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea gomendatu du zinegotziak. Gizarte zerbitzuekin eta berdintasun azpisailarekin zein Ertzaintzarekin egongo dira koordinatuta.

Euskara sustatu

Madalenetara begira atera duten beste kanpaina Egin Keinua da. Madalenetan etortzen diren 200 inguru kale saltzaileei zuzenduta dago. Merkataritzan erabiltzen dituzten 60 bat esapiderekin osatutako hiztegi txiki bat egin dute, baita euren postuan jar dezaketen txartel bat ere, kanpainaren leloarekin. “Helburua da”, esan du Lopez de Etxezarretak, “euskara sustatzea, jarrera proaktiboan. Euskarak harremanak egiteko aukera berriak ematen dituela ikustarazi nahi dugu, eta herritarrak ere joko horretan sartzea nahi genuke”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.