Gamon ikastetxeko pistak konpondu behar direla eta, Sorgintzulo kalea itxita egongo da
Trafikoa Portuko biribilgunetik desbideratuko da, baita Kaputxinogainatik ere. Sorgintzulo kalean ez, baina Bersallesen geldituko da autobusa.
Datorren ostegunean Cristobal Gamon ikastetxeko kirol pistak hobetzeko lanak hasiko dituzte. Horretarako autobonba duen kamioia beharko dute langileek, eta ondorioz, Sorgintzulo kalea itxi beharko dute, ibilgailuaren tamaina dela eta. Ostegun goiz osoa egongo da kalea trafikoari itxita.
Trafikoa Portuko biribilgunetik desbideratuko da, baita Kaputxinogainatik ere. Horrez gain, U11 eta U22 autobus lineak Beraun-Donostia bidea egiten duenak Bersallesen izango dute geltokia. Autobus gorria, gainera, Kaputxinogañako biribilgunean geldituko da. 14:00ak arte iraungo dute lanek, gutxi gora behera.