Hibaikak eskuan du EuskoTren Ligarako txartela

San Juanek larunbateko Pasaiako estropada irabazi zuen eta Zumaiak atzokoa, Donostian

batelerak

San Juango neskak, larunbatean irabazitako banderarekin.

Asteburuan jokatu dira emakumeen ligarako sailkatze estropadak, Pasaian larunbatean eta Donostian atzo, eta dagoeneko erabakita daude EuskoTren Ligan lehiatuko diren traineruen izenak: San Juanekin batera, Zumaia, Orio eta Hibaika lehiatuko dira aurten. Atzoko Donostiako estropada irabazita EuskoTren Ligarako lidergoan  kokatu da Zumaia.  Telmo Deum taldeko neskek indar erakustaldia egin zuten atzo, San Jauni 11 segundoko aldea aterata. Orio izan zen hirugarren, eta Hibaika laugarren, baina lau ehunenekoen aldearekin. Lehia estua izan da asteburuan Hibaika eta Orio artean. Cabo, Zarautz-Getaria, Hernani eta Donostia-Arraun helmugaratu ziren haien ondotik, hurrenez hurren. Larunbateko estropada, berriz, Donibaneko batelerek irabazi zuten. Iazko irabazleak izaki, Ligan lehiatzeko txartela bermatua zuen traineru sanjuandarrak, eta presiorik gabe arraun egin zuten etxean arrosek, indartsu. Zumaiarrak, hala ere, estutu egin zuten eta segundo eskas bateko alde lortu zuten arrosek. Hirugarren postuan Hibaika helmugaratu zen Pasaian, hamar segundora, eta jarraian Orio, laugarren postuan. Haien ondotik, baina alde handiarekin, Cabo, Zarautz-Getaria, Hernani eta Donosti-Arraun, hurrenez hurren.
hibaika

Hibaikak lortu du EuskoTren Ligarako txartela, Oriorekin lehia estuan

  EuskoTren Ligako sailkapena Zumaia           7 puntu San Juan        7 puntu Orio                 3 puntu Hibaika           3 puntu  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.