Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Errenteria-Orereta ez da inoiz hilko

Ereintza dantza taldeak Erromeria Eguna antolatu du hamazazpigarren aldiz. Larunbatean ospatuko dute, eta biharamunean, Errenteria Dantzan.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/07/14
Erromeria Eguna aurkeztu dute gaur

Erromeria Eguna aurkeztu dute gaur

Negu Gorriak-en abestiak zioenez, “dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko”. Eta Errenteria-Orereta, asteburu honetan, heriotzatik salbu egongo da. Larunbatean, Erromeria Egunaren XVII. ekitaldia ospatuko dute, Ereintza dantza taldeak antolatuta. 1999an egin zuten lehenengo aldiz, dantza solte txapelketaren mende erdiaren harira, ordutik bidea egin du. Ereintzako kide Juantxo Mayak azaldu duenez, Euskal Herrian “erreferente” da Erromeria Eguna, “plaza dantzetako ikastaroak ugaritu” direlako ordutik. Goizean egin dute aurkezpena, eta bertan dantza taldeko kide Alain Mayak adierazi du Erromeria Eguna “oso errotuta” dagoela udalerrian, eta madalenak hain gertu edukita, “egutegian markatutako jai eguna” da. Jarraian egitaraua xehatu du Mayak. Lehenik eta behin, diana egingo dute herriko kaleetan, 10:45etik aurrera. Dantzarako gogoak piztuta, 11:30ean hamaiketakoa egingo dute Koldo Mitxelena plazan. Indarrak hartuta, kalez kale ibiliko dira 12:00etatik aurrera. Gamon Zumardian izango da ondorengo zita. Iaz gonbidatu zuten, estreinakoz, beste herri bateko dantza talde bat, tokian tokiko jaietako dantzak erakuts zitzaten. Aurten Iurretako (Bizkaia) Mikel Deuna dantza taldea gonbidatu dute. Hango dantzak erakutsiko dituzte 13:30etik aurrera.

Bazkaria eta erromeria

Mila Alberro antolatzaileetako batek esan duen bezala, “euskaldun on bezala”, jaiaz gain, egongo da jateko aukera. 14:30ean, izerdia botata, bazkaria egingo dute Orereta Ikastolak Koldo Mitxelena plazan duen egoitzaren arkupetan. Menua honakoa izango da: piper beteak, spaghettiak tomate eta txistorrarekin, oilasko izterrak saltsan barazkiekin, postrea, kafea eta edaria. Txartelak erosteko informazio gehiago, hemen. 18:00etan Gamon Zumardira itzuliko dira, eta han erromeria hasiko da, Jon Maiaren bertsoen ondoren. Juan Mari Beltran eta Aiko taldea ariko dira bertan, eta kontzertu didaktikoa emango dute. Dantzarik ez egiteko aitzakiarik ez da egongo, beraz. Udaleko Kultura Saileko teknikari Juncal Mintegiak esan duenez, “ekitaldiak berak duen garrantziaz gain, madalenen aurreko asteburuan lotura egiten du. Ereintzak ekarpen handia egiten dio herriari”.

Errenteria Dantzan

Larunbatekoarekin nahikoa ez duenak, igandean dantza gehiagorekin gozatzeko aukera izango du. Errenteria Dantzan ekitaldia egingo dute, eta antolatzaileez gain, Zelanda Berriko Nga Uri To Wai-o-Taiki eta Senegalgo Jammu ariko dira dantzan. 18:30ean zumarditik abiatuko dira, eta kalez kale ibiliko. Ordubete beranduago abiapuntura itzuli eta erakustaldiak egingo dituzte. Zelanda Berrikoek maoriak erakutsiko dituzte, eta senegaldarrek euren herrialdeko kultura eta dantza erakutsiko dituzte. Bakoitzak hogei minutuko saioa eskainiko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.