Iztieta-Ondartxo hobetzeko prozesua aurkeztuko dute igandean
Iztieta-Ondartxo eta Lezo lotzen dituen oinezko zubian egingo dute aurkezpena. Auzotar guztiak gonbidatuak daude.
Iztieta-Ondartxo auzoan prozesu parte hartzailea abiaraziko du Errenteriako Udalak, eta horren aurkezpena egingo du datorren igandean, auzoko oinezko zubian. 18:30ean jarri dute zita, eta bertan, prozesuaren berri emateaz gain, askari txiki bat ere egingo dute. Elkarteek, eragileek, merkatariek zein auzotarrek auzoa hobetzeko proposamena egiteko aukera izango dute.
Iaz egin zuen diagnosia udalak, eta horren berri ere emango dute. Bertan, auzoko zenbait eremu hobetzea eta beste hainbat ekintza egitea ondorioztatu zuten. Udazkenean hasiko da parte hartze prozesua, eta auzotarren ekarpenak jasoko dituzte.