La Fuga taldea Xabier Olaskoaga plazan ariko da, eta Hyronika eta Rolling Dice Gamon Zumardian.

La Fuga Xabier Olaskoaga plazan ariko da
Rock kontzertuak, Erromeria Egunaren baimenarekin, izango dira larunbateko protagonista. Madalenak berotzeko bi kontzertu antolatu dituzte. Alde batetik, Desira, Xera eta Limerick tabernek La Fuga taldea ekarriko dute Xabier Olaskoaga plazara. 23:30ean hasiko da kontzertua. Ondoren dj-ek girotuko dute gaua.
Madalenetako jai gune izango den beste eremu batean, Gamon Zumardian, Rolling Dice eta Hyronika taldeek joko dute, 22:30etik aurrera. Txintxarri elkarteak antolatu du emanaldia, eta festetan beste hainbat ekitaldi ere egingo dituzte. Asteazkenean, 19:00etan, Marsel Magoak saioa egingo du elkartean. Hurrengo egunean, ordu berean, film laburren emanaldia egingo dute. Ostiralean, hilaren 24an, Korri, Salto eta Brinko pailazoek emanaldia eskainiko dute.