Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Landare elkartea babesteko dinamika hasiko da gaur

'Pintxopote laranja' egingo dute gaur, bihar dokumentala emango dute eta igandean manifestazioa egingo dute, Landare elkartea babesteko mozioaz gain.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/07/16
Landare elkartea agerraldia

Landare babesteko dinamika aurkeztu zuten atzo

Pasa den ekainaren 19an, Espainiako Auzitegi Gorenak Herriko tabernen auzia deitutakoaren epaia berretsi zuen. Bertan 107 elkarte konfiskatzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Tartean dago Errenteria-Oreretako Landare elkartea. Atzo arratsaldean agerraldia egin zuten Landareko hainbat kidek. Gogorarazi zutenez, orain dela ia hamalau urte hasi zen Baltasar Garzon 35/02 sumarioa hasi zuela. Epaiketa duela bi urte hasi eta iaz bukatu zen. Landare elkartearen ibilbideari errepasoa eman zioten atzo. “1983an, hamaika herritarrek ilusioz sortu zuten, gure herrian euskal kultura eta kirola sustatzeko, baita herrigintza aritzeko helburuz”. Gainera, elkarteak urteotan egin dituen ekintzen berri eman zuten, herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean. “Landare elkartea gure herriko kulturan erreferentzia nagusietako bat dela esan dezakegu”, adierazi zuten. Landarek urtero antolatzen dituen ekitaldiak zehaztu zituzten: pilota eskola, pilota partidak, aurresku txapelketak, bertso saioak, erraldoien eta buruhandien madalenetako desfilea, kontzertuak, hitzaldiak, garagardo festa eta madalenetako danborrada. Gainera, Errenteria-Oreretako beste hainbat talderekin elkarlanean aritzen dira, madalenetan, Sagardo Egunean, Dantzari Txiki Egunean eta beste.

Dinamika

Egoera horren aurrean, babesa eta elkartasuna eskatu dute Landareko kideek. Gaur arratsaldean pintxopote laranja abiatuko dute Landaretik, eta bihar Ziztadak dokumentala emitituko dute elkartean bertan, 22:30etik aurrera. Gainera, datorren igandean, hilaren 19an, manifestazioa egingo dute. Herriko Plazan jarri dute zita, 19:00etan. Datorren astelehenean bilduko da udalbatza, eta bertan Landare babesteko mozioa aztertuko dute. Azkenik, madalenak “laranjak” izatea eskatzen dute. Herriko auzo elkarte, kultura eragile eta beste hainbaten babesa jasotzen ari dira. Landareko kideek jakinarazi dute euren kultura arloko lanarekin jarraituko dutela datozen egun, aste eta hilabeteetan: “Gure ondasunak kenduko dizkigute, baina inoiz ez helburua ilusioa eta gogoa”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.