Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Euskaldunak eta euskara "galtzaile" izango diren beldur da EH Bildu

EAJk euskaraz ez dakien Noemi Arberas liberatu izanak "atzerapausua" suposatuko duela salatu du EH Bilduk.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2015/07/20
EAJ eta Garbizuren jarrera salatzeko joan den astean EHBilduk egindako agerraldia

EAJ eta Garbizuren jarrera salatzeko joan den astean EHBilduk egindako agerraldia

Ostegunean legegintzaldi berriko lehen osoko bilkura deitu zuen Kepa Garbizu Lezoko alkateak. Plenoaren ostean, kezka azaldu du EH Bildu koalizioak, prentsa ohar bidez, “alkateak ez baitzuen galdera bakar bat ere erantzun”. Euskarak aurrerantzean udalean izango duen lekuarekin eta trataerarekin ere kezkatuta daudela esan dute koalizio subiranistaren ordezkariek, “atzerapausuak izango ditu euskarak merezi eta behar duen trataerarekin”. Horren adierazlea da EH Bilduren hitzetan EAJko Noemi arberas liberatu izana: “Gizarte Zerbitzuetako departamenduko ardura izango du Arberasek eta euskaraz hitz egiteko eta ulertzeko gaitasunik ez dauka. Nola ziurtatuko ditu euskaldunon hizkuntz eskubideak? Itzultzailearekin egin beharko dituzte herritarrek edo eragileek berarekin bilerak? Beste behin ere euskaldunak izango gara kaltetuak eta zerbitzuaren probretzea pairatuko dugunak”. Orain arte euskaraz funtzionatu duen udala Lezoko udalak euskaraz funtzionatzeko konpromezua orain urte asko hartu zuela esan du EH Bilduk, “eta azken urteetan horren guztiaren fruituak ikusi ditugu, euskara delarik udalaren hizkuntza. Bian zein izango da hemendik aurrera lan hizkuntza, zein hizkuntzetan egingo dira batzorde ezberdinak, tokiko gobernu batzordeakedota osko bilkurak?”. Ostegunean aldi bereko itzulpena erabili zutela plenoan esan du bestalde koalizioak, eta horrek izan dezaken kostuarekin kezka azaldu du, halaber. Gaintxurizketako plataforma logistikoa Euskarak izan dezaken atzeraupusua ez da ordea EH Bilduren buruhaustea eragin duen gai bakarra, Gaintxurizketan egin nahi duten plataforma logistikoaren gainean Garbizuk jarrera garbia azaldu ez izanak ere kezkatzen ditu, “prentsan ‘uste dut alde gaudela‘ esan zuelako eta osoko bilkuran egin genion galderari ez ziolako inongo erantzunik eman. Gipuzkoako Buru Batzarretik agintzen dioten araberakoa izango da bere iritzia?”. Horren harira, EAJk noren interesak lehenetsiko dituen zalantzan dagoela salatu dute. EH Bilduko ordezkariei EAJk eta horren buru den Kepa Garbizuk erakutsi dien “begirune falta” salatu du azkenik koalizioak. Sei zinegotzi lortu zituen EH Bilduk maitzeko hauteskundeetan, EAJk adina, “baina hala ere Gobernu batzordetik kanpo utzi gaitu”. Alkatetzara heldu zenetik Garbizu ez dela beraiekin bildu ere gogorarazi du EH Bilduk eta horren salaketa publikoa egin zuen joan den astean, “lanerako gogotsu eta prest gaude, baina ez dugu beraien zurikerian eta itxurakerian parte hartuko. Ez dugu uste hauek direnik beharrezkoak diren gutxieneko begirune eta baldintzak”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.