25.000 lagunek bisitatu dute Albaola urtebetean

Ostiralean ospatuko dute urteurrena, txotx eginez

Albaola

Katamaranean Pasaiara etortzen diren gehienek Albaolako Itsas Faktoria bisitatzen dute

Iazko ekainaren 25ean jarri zioten San Juan galeoiari gila, eta ekitaldi hark sinbolizatu zuen faktoriaren irekiera ofiziala. Ordutik urtebete pasatu dela ospatzeko txotx bat antolatu du Albaolak etzirako. Horrenbestez, ostiralean faktoria bisitatzen dutenek, txotx egiteko aukera izango dute, eta horrez gain, sarrera prezio erdian. Faktoria, egunero bezala,  10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Bisitari asko Urtebeteko epean 25.000 lagunek bisitatu dute faktoria. Mundu osoko bisitariak jaso ditu Ondartxok, jatorri askotarikoak. Horrez gain, 6 eta 11 urte bitarteko 5.000 ikasle inguru izan dira baleontzia eraikitzeko lanak bertatik bertara ikusten. Baleontziaren bidea gida pedagogikoa erabili dute Albaolan ikasleek egin dituzten bisitetan, San Juan baleontziaren inguruko  jarduera ludiko eta hezitzaileak jorratuz. Albaolako kideek adierazi dutenez “ostiral honetarako aurreikusita dagoen ospakizuna erakunde, langile, enpresa eta kolaboratzen duten eragile guztientzako omenaldia izango da. “Ametsa egi bihurtzen lagundu” duten guztiei eskerrak luzatu nahi dizkie Albaolak, eta bereziki boluntarioen lana goraipatu nahi dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.