[Argazki galeria eta bideoak] Arrantzaleak, haur danborrariak, Indiorock, eta euria

Arrantzaleak egon dira Oiartzun ibaian madalenetan gau arratsaldean, ondoren haurren danbor hotsek hartu dute herria, baita soinu 'kañeroek' ere.

Haurrek estalpean egin dute danborrada, Koldo Mitxelenan

Haurrek estalpean egin dute danborrada, Koldo Mitxelenan

Madalenaren Eguna euritsua izaten ari da. Horrek eguna baldintzatu du. Madalenen barruko ekitaldi gehienak egin dira, baina asko ez dira behar bezala atera eguraldiagatik. Horren erakusle da gaur (hilak 22, asteazkena) arratsaldeko ekitaldiena. Honakoak horien argazkiak dira (beherago daude bideoak). [nggallery id=114] Oiartzun ibaika arrantza txapelketan ohikoa baino lehiakide gutxiago bildu dira; Biteri kalean egitekoa zen Bollywood desfilea bertan behera gelditu da; haurren danborradak ohiko ibilbidea aldatu behar izan du, Koldo Mitxelena plazaren aterpeetara mugatuz burrunba —sei pieza jo dituzte bertan—, eta Indiorock kaleko musika ikuskizuneko kontzertuak aterpean hasi dira (bideoan Hybrid Moon taldea, Gailurren beharrean Foru plazako kioskoan jotzen). Ikusi beharko de zer pasatuko den 20:30etako III. Kukaña Txapelketarekin. Dena dela, festa batean da Errenteria-Orereta. Bihar, Koadrilen Eguna da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.