
Herri kirolak egin dituzte eguerdian Zumardian
Madalenek egun handia dute gaur. Eguraldiak ez du lagundu, baina euriarekin ere festek ez dute etenik. Herri kirolak izan dira eguerdian Zumardian eta Xanti eta Maialen zein buruhandiak txikienen gozagarri izan dira. Madalen Sariak banatzeko ekitaldiak, berriz, Niessen Kulturgunea hartu du. Lepo zegoen eta banan-banan igo dira oholtzara maila bakoitzeko irabazleak saria jasotzera, Julen Mendoza alkatea eta Garazi Lopez Etxezarreta Kultura zinegotziaren eskutik.
Goizean ere, euripean, Madalen Eguneko prozesioa egin dute. Bestalde, Koldo Mitxelena plazan, egunarekin bat eginaz, ur jokoak egin dituzte.
[nggallery id=112]
Arratsaldean, ibaira buruz
Arratsaldean kukaña egingo dute Euskal Guneak antolatuta. 20:30ean da hitzordua eremu horretan eta ziurrenik bat baino gehiago animatuko da Oiartzun ibaiaren gainean oreka ariketak egitera saria eskuratzeko. Aurretik hiru egun luze dituzte oraindik ere errenteriarrek jaiarekin gozatzeko. Madalenak ez dira hasi besterik egin.
Gaurko eta datozen egunetako egitaraua
Herri Biziaren webgunean ikus daiteke.