Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aldundiak eta udalak hitzarmen bat sinatu dute "biziberritzeko planari bultzada emateko"

Pasaialdea Biziberritzeko hitzarmenari beste akordio bat eranstea adostu dute bi aldeek

oarsoaldea
Pasaia
2015/07/29
Kaiko Herreran

Kaiko Herreran garai batean libratutako lurrak berriro okupatu ditu Portu Agintaritzak

Marisol Garmendia, Lurralde Antolaketako Departamentuko foru diputatu eta Pasaiako alkate Izaskun Gomezek biziberritzea “behin betiko desblokeatzen duen akordioa” izenpetu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez. Zehaztu dutenez, Pasaialdea Biziberritzeko hitzarmenari beste akordio bat eranstea adostu dute, diruz lagundutako jardueretan ondoko hauek sartzeko: Alabortzako kala egonkortzeko lanak; gizarte, kultur eta kirol arloko ekipamenduan eraikinaren 4. fasea egitea; Ondartxon 300 tonako lehorreratzeko gurdia jartzea eta kofinantzatutako jardueren publizitate gastuak sartzea. Aldaketak ekarpenetan Hitzarmena sinatu zenetik –Maider Ziganda alkate zela sinatu zen aipatu hitzarmena, 2009. urtean– Aldundiak 15.275.783,03 euroko ekarpena egin duela baieztatu dute gaur bertako iturriek, eta beraz, 5.787.910,93 euro geratzen direla gauzatzeko. Aldundiaren aurreikuspenen arabera, aurten eta hurrengo urtean gauzatuko dira soberakin horiek. Modu berean, hitzarmena sinatu zenetik denbora luzea igaro dela kontuan hartuta, oraindik egin gabe dauden hainbat jarduera egunean jarri beharko direla adierazi dute, eta egin beharreko ekarpenetan aldaketaren bat egitea litekeena dela baieztatu. EH Bilduk, ordea, geratzen den dirua zertan inbertitu aurreko legegintzaldian adostu zutela esan du gaur goizean gai beraren harira emandako prentsaurrekoan. Aldundiak zabaldutakoa jakin ondoren, berriz, gezurretan aritzea leporatu die bi aldeei: “Gezur biribila, 2009ko hitzarmenaz ari dira. Ez dago hitzarmen berririk PSE-PNVrentzat Pasaia ez delako lehentasuna”. Hitzarmenaren xede diren jarduerak: 1. Portuko eta hiriko trafikoa bereiztea:  portuko trafiko astuna eta hiriko trafikoa bereizi nahi dituzte, gaur egun Gomistegiko biribilgunean sortzen diren arazoak saiheste aldera. 2. Ziriza etxea zaharberritzeko lanak: Ziriza Etxea zaharberritzeko lanak, Herrera iparraldearen antolaketa berriko kultur zentro gisa eta erdigune gisa egokitzeko. Foru Aldundiaren ekarpena 501.941 euro izango da guztira. 3.- Alabortza kala lehengoratzeko lanak:  lanek 400.471,68 euroko aurrekontua dute. Kopuru hori orain arte egin denari erantsiz gero, 383.487,52 euro dira guztira, hau da, hasierako aurreikuspena baino 86.487,52 euro gehiago. Beste alde batetik, inguru horretan izan zen luizia konpontzeko proiektu bat egin dute eta horren arabera lurra erabat finkatzeko, 654.175,85 euroko inbertsioa egin behar da. Oraingoz 350.000 euroko ekarpena egingo dute. 4. Donibaneko erabilera anitzeko eraikina 5. San Pedron, pilotalekuko zumardia: PROISA eraikina eraitsi, orubea azkendu eta egokitu, ingurua saneatzeko eta pilotalekuaren atzeko aldeko hormaren narriadura arriskuari aurre egiteko,  60.000 euroko ekarpena egingo dute. 6. Ondartxo: Albaola elkarteari laguntzeko, 100.000 euroko ekarpena egingo dute 300 tonako lehorreratzeko gurdia jartzeko. Guztira 237.245 euroko inbertsioa izango dute. 7.- Molinao erreka parkearen eta Euskadi etorbidearen urbanizazioa: Molinao erreka parkea-kirol instalazioa, eta Euskadi etorbidea urbanizatzeko lanak bukatze aldera, 2015ean 62.712 euroko eta 33.394 euroko ekarpenak egingo dira hurrenez hurren. 8.- Arrain lonja berria eraikitzea: EAJ eta PSE-EE jarduera hau hitzarmenean jarraitzearen aldekoak badira ere, edukia eguneratu egin behar dela uste dute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.