Festen ekuadorrera iritsita
Goizean euria egin arren, antolatutako guztia aurrera atera da. Sagardo, pintxo eta margo lehiaketak, azoka... arratsaldean festak jarraituko du.
Preso eta iheslarien eskubideen aldeko pintxo lehiaketa
Goizean euria egin arren, antolatutako guztia aurrera atera da. Gaztetxoak jo eta ke ibili dira margotzen XX. Kaleko Margo Lehiaketaren haritik eta bitartean Arraztalo elkartekoak Killirikupen jarri dute produktu ekologikoen azoka. Besteak beste, Inaxio Uharte XVI. Sagardo Lehiaketa ere izan da. Lehenengo saria Altzibarko Aranburu baserria izan da, bigarrena Karrikako Aldabe baserria eta hirugarrena Iturrizko Torres.
Preso eta iheslarien eskubideen aldeko pintxo lehiaketa ere izan da aurten. Guztira 40 pintxo aurkeztu dira eta horietatik goxoena UKT Ugaldetxo Kultur Elkartekoa izan dela erabaki du epaimahaiak. Bigarren pintxorik onena Karrikako Artaso elkartearena izan da, eta hirugarrena Amazkar tabernarena.
Momentu honetan erretiratuek udalak eskainitako bazkarian daude eta eliza ondoan preso eta iheslarien aldeko herri bazkaria egiten ari dira. Arratsaldean festak jarraipena izango du.
Egitaraua. Abuztuak 4
[nggallery id=128]