Errenteriar bat hil da Segoviako entzierro batean

63 urteko gizon bat da hildakoa. Zekor baten adarkada jaso zuen, bihotzean.

Cuellar herriko entzierroko irudia

Cuellar herriko entzierroko irudia

63 urteko gizon bat, errenteriarra, hil da Cuellar herriko entzierroan (Segovia, Espainia). Zekor batek adarkatuta hil zen atzo. Bihotzean jaso zuen adarkada, eta metro batzuk arrastaka eraman zuen zekorrak. Momentuan hil zen. Urtero uda herri horretan pasatzen duen gizon bat da. 09:20ean harrapatu zuen zezenak, “inbutua” deitzen den gune batean. Justu toki horretan elkartzen dira landa eta herri gunea, eta hori da entzierroko tokirik arriskutsuena jende asko pilatzen baita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.