Alkatetzak herritarrak hartzeko ordutegien berri eman du

Asteazkenero hartuko dituzte bizilagunak San Pedron, Trintxerpen eta Antxon, eta asteartero Donibanen

Barrutietako alkateordeek  nork bere barrutiko herritarrak noiz hartuko dituen jakinarazi dute. San Pedron Nahikari Oterminek hartuko ditu herritarrak, asteazkenero, 19:00etatik 20:30era San Pedroko alkateordetzan. Trintxerpen, berriz, Enrique Sanchezek hartuko ditu bizilagunak, asteazkenero, 17:30etik 19:00etara, Trintxerpeko Alkateordetzan. Egun berean hartuko ditu antxotarrak Izaskun Gomezek, azokako 8. gelan, 18:00etatik 20:00etara. Donibanen, azkenik, Miriam Canok izango du herritarrak hartzeko ardura, asteartero, udaletxe zaharreko batzar aretoan, 18:00etatik 19:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.