Energia berriztagarrientzako diru laguntzak eska daitezke

Hirugarren sektoreari zuzendutako diru laguntzak emango ditu EAEko Energia Erakundeak, energia berriztagarri edo energia iraunkortasun alorrean. Urriaren 15era arte eska daitezke.

Bonbila bat

Bonbila bat

EAEko Energia Erakundeak (EEE) diru laguntza programa bat abiatu du hirugarren sektorean energia berriztagarri edota energia eraginkortasunaren alde egiten dutenentzat. Urriaren 15era arte egin daitezke eskaerak. Kostu lagungarria %20 eta %50 bitarteko laguntza da eskaintzen duena. Kostu lagungarri deitzen zaio energia eraginkortasun maila hobetzeko egin beharreko kostu gehigarriari. Hala nola, energia edo argi instalazioak nahiz instalazio termikoak berritzeko eska daitezke laguntza. Informazio gehiago nahiz oinarriak webgune honetan aurki daitezke: www.eve.es.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.