Hilaren 23ra bitartean dute Errenteria-Orereta, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo gaztetxoek Kuadrillategin izena emateko aukera. DBHko lau mailatako gazteei zuzenduta dago herri guztietan, Oiartzunen izan ezik. Kasu horretan, DBH 1 eta DBH2ko gazteek parte hartu ahal izango dute soilik. Nork bere ikastetxean eman dezake izena.
Saioak hilaren 25ean hasiko dira Oiartzunen, eta gainontzeko herrietan, berriz, urriaren 2an.
Euskaraz ongi pasatu eta gaztetxoei zuzendutako ekimenak egiten dituzte: irteera, egun pasak, asteburu pasak…