Urruzunotarrak gehituz ekimeneko sariak banatu zituzten herenegun Elgoibarren; Poesia atalean gailendu dira, Oroitzapenak eta Zergatik? lanei esker.
Urruzunotarrak gehituz ekimeneko saridunak
Urruzunotarrak gehituz ekimeneko sariak banatu zituzten herenegun Elgoibarren; Begoña Garamendi Eusko Jaurlaritzako hezkuntza berriztatzeko zuzendariak hogei sari banatu zituen ekitaldian. Horien artean hiru ikasle oiartzuarri eman zioten saria: Haurtzaro Ikastolako DBH 4. maila bukatu duten Maddi Puy eta Oihan Astigarragari eta Elizalde Herri Eskolako eta Koldo Mitxelena institutuko ikasle ohi Alain Mendizabali.
Hirurek poesia mailan lortu dituzte sariak lan hauei esker:
Buruhauste onuragarriak (Alain Mendizabal),
Oroitzapenak (Maddi Puy) eta
Zergatik? (Oihan Astigarraga).
Maiatzean eman zuten Puyk eta Astigarragak Urruzunotarrak gehituz lehiaketan
bikaintasun aipamena lortu zutela.