Igandean hasiko da txapelketa Beheko Plazan; bi partida jokatuko dituzte.
Oiartzungo Txost 1 taldea
Igande honetan, hilak 6, Enrike Abril Errebote Txapelketari hasiera emango diote Beheko Plazan. Aurtengoa txapelketaren 52. aldia izango da eta aspaldiko partez Oiartzunek bi talde aurkeztuko ditu: Txost 1, oiartzuar gazteez osaturiko taldea eta aurten Gipuzkoako txapeldunorde gelditu dena. Eta Txost 2, oiartzuarrez eta urteetan laguntzaile izan dituzten lapurtarrez osatutakoa.
09:00etan izango da lehen partida, Txost 2 eta Luzean (Donibane Lohizune) taldeena eta bigarren 11:00etan, Txost 1 eta Zaharrer Segi (Baigorri) taldeen artekoa.