Xenpelar Etxean daude jarrita, hilaren11ra arte, Oarsoaldeko Eguzkik antolatu du.
Ulia-Jaizkibel itsasgune babestuari buruzko erakusketa
Oarsoaldeko Eguzkik erakusketa bat antolatu du Ulia-Jaizkibel itsasgune babestuaren proposamena azalduz. Hilaren 11ra arte ikusteko aukera izango da Xenpelar Etxean. Hala nola, panel eta argazkien bidez argituko dute zergatik eta zertarako babestu behar den itsasgune hori. Dokumentalak ere proiektatzen ariko dira etengabe.
Oceana Itsas Kontserbaziorako Nazioarteko Fundazioa eta EBEO EAEko Biologoen Elkargo Ofizialaren proposamena da bilduma horretan agertzen dena. Horren arabera, 13.000 hektareako gunea da babestu nahi dutena, bertako biodibertsitatea ez galtzeko. Itsasgune babestu izendatzearekin batera, Natura 2000 sarean sartuko litzateke.