Auntxa Trikitixa Eskolak matrikula epea zabalik du

Trikitixa edo panderoa ikasi nahi duenak Elizalde Herri Eskolan du horretarako aukera; klaseak astean behin izango dira, ordubetekoak.

Auntxa Trikitixa Eskolako ikasleen emanaldi bat

Auntxa Trikitixa Eskolako ikasleen emanaldi bat

Trikitixa edo panderoa ikasi nahi duenak Elizalde Herri Eskolan du horretarako aukera, Auntxa Trikitixa Eskolaren eskutik. 5 urtetik gorakoek izena eman dezakete eskolan. Klasean astean behin izango dira, ordubetekoak eta taldekako saio bereziak izango ditu ikasleak urtean zehar izaten diren emanaldiak prestatzeko. Metodologia desberdinak erabiltzen dituzte irakasteko garaian: zenbakien bidez, aurrez aurre eta solfeoarekin. Honekin ikaslearen gaitasunak eta ezagutzak garatzea dute helburu. Informazio gehiago edo izena emateko hainbat bide daude: Elizalde ikastetxera bertara hurbiltzea astearte arratsaldean edo telefonoz deituta (943 61 88 39 edo 615 79 05 10).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.