Garagardo Azoka, aurten Agirre Lehendakariaren plazan

Hilaren 10ean hasi eta 13ra arte luzatuko da Landare Elkarteak antolatutako Garagardo Azoka

Olañeta garagardoa

Olañeta garagardoa

Datorren ostegunetik igandera (hilak 10-13) garagardo zaleek zita Errenteria-Oreretan daukate, Garagardo Azokan. Bosgarrenez antolatu du festa hori, Landare elkarteak. Aurtengo berritasun nagusia Agirre Lehendakariaren plazan izango dela da. Bertan jarriko dute karpa, eta ohikoa baino handiagoa izango da. Hamabost dira eskainiko dituzten garagardoak, horietako bat alkoholik gabekoa. Berriak, berriz, hiru dira: Errenteria-Oreretako Olañeta etxearen Indian pale ale, Naparbier eta Irlandako O’ Hara Irish Stout. Gainontzekoak iaz gehien saldu zirenak izango dira: Leef, Txekiako garagardoak, Belgikakoak… Edariaz gain, janaria ere aurkitu ahal izango da Garagardo Azokan. Ohi bezala, saltxitxak, ukondoa eta patatak izango dira, eta aurten baita saiheskia ere. Arratsaldez, irekita Garagardo Azokaren ordutegia berbera izango da lau egunetan: 18:00etatik 00:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.