Heldu den astelehenean 10:30ean hasiko dira Mirari Martiarena eta Alazne Etxeberria esatariak oiartzuarrei herriko berri ematen 13:30ak arte.
Alazne Etxeberri eta Mirari Martiarena
Hilaren 7an, heldu den astelehenean,
Arguyuan saioa emititzen hasiko dira berriz ere Oiartzun Irratian. 10:30ean hasiko dira Mirari Martiarena eta Alazne Etxeberria esatariak oiartzuarrei herriko berri ematen 13:30ak arte. Aspaldiko kolaboratzaileek zein iaz hasitakoek jarraitzeaz gain, berritasunak ere iragarri dituzte aurtengo sasoirako.
Hala nola, Oihana Etxebarrietak feminismoari buruzko albisteak emango ditu hamabostero, Asier Mitxelena medikuak osasunaren inguruko atala izango du eta Aintzane Toledok hilean bitan bere txokoa edukiko du. Ez dira berritasun bakarrak, baina horiek pixkanaka azalduko dituztela adierazi dute irratikoek.
Entzuleen tartea
Aurten ere lehiaketaren tartean entzuleen parte hartzea espero dute. 12:30etik aurrera izango da eta deitzaileen artean ostiralero zozketak egingo dituzte “sari mundialekin”.
Lehiaketan parte hartzeaz gain, irratian bertan saioa egin nahi duenak ere badu bere tartea Oiartzun Irratian eta horretarako deia egin dute. “Herriko talde eta eragileei gogorarazi nahi diegu Arraskuelarre kaleko 12. zenbakian gaudela eta helbide
honetara bidal dezaketela informazioa guk uhinen bidez zabaltzeko”, esan dute.
Irratian emititutako guztian Interneten zintzilikatuko dute
oiartzunirratia.org atarian.
‘Zebrabidea’
Arrosa Sareko irratien artean egiten den
Zebrabidea magazina
Arguyuan saioaren batera hasiko da astelehenean. Nekane Zinkunegik gidatutako saioa 16:00etatik 18:00etara entzun ahal izango da Oiartzun Irratian.