Koxtape-San Juanek eman du lehen kolpea

Koxtape-San Juan izan da azkarrena emakumeen Kontxako lehen jardunaldian. Hibaika 2 segundora sartu da, Zumaia 3ra eta Orio 13 segundo galdu ditu. Oarsoaldeko Hitza

San Juan eta Hibaika, lehian Kontxan. Argazkia: Josu Z.

San Juan eta Hibaika, lehian Kontxan. Argazkia: Josu Z.

San Juanek irabazi du Kontxako emakumeen lehen jardunaldiko estropada (10:36), baina bi segundoko aldea baino ez dio atera Hibaikari. Oarsoaldeko bi traineruek ezustekoa eman dute eta biak sartu dira Zumaiaren aurretik. Zumaiak hiru segundo galdu ditu eta oraindik faborito izaten jarraitzen dute gorriak, San Juanekin batera. Hori bai, arrosek eman dute lehen kolpea. Oriok bandera irabazteko aukera guztiak galdu ditu, 13 segundora iritsi baita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.