Gorakada moteldu den aren, abuztuan ere gora egin du portuko trafikoak

Iazko hilabete bereko datuekin alderatuta trafikoak %5,8 egin du gora

Autoen eta furgoneten trafikoa etengabe ari da gora azken hilabetetan

Autoen eta furgoneten trafikoa etengabe ari da gora azken hilabetetan

Datu positiboa da, baina hazkundearen moteltzea adierazten du, Portuko Agintaritzako iturriek adierazi dutenez. Izan ere, uztailera bitartean %10,19koa izan da hazkundea. Abuztuan produktu siderurgikoek eragin dute nagusiki gorakada. Urteko lehen sei hilabetetan apenas hazi da produktu siderurgikoen trafikoa. Uztaila bukaerarako, aitzitik, hazkundea %2,62koa zen, eta gaur gaurkoz urteko hazkunde metatua % 4,11koa da. Edonola ere, autoak, eta batez ere txatarra dira hazkunde orokorraren eragile nagusiak. Autoen trafikoak % 16,59 egin du gora, eta txatarrak % 47,94. Papera eta pastaren igoerak ere aipatzekoak direla uste du Portuak –%18,5 egin du gora–. Beherakada nabarmena, berriz, ongarrien trafikoak izan du, zehazki, %15,62koa. Arrantzan, aldiz, harrapaketek %3 egin dute gora. Produktu gehienak, Alemaniatik Alemaniatik heldu dira Pasaiako portuan deskargatzen diren produktu gehienak, –127.352 tona–, batez ere, altzairuzko xaflak eta bobinen inportazioarengatik –127.352 tona–. Helmuga, berriz, Bretainia Handia dute Pasaiatik irteten diren produktu gehientsuenak. 219.638 tona profil esportatu dira hara, eta 78.717 tona auto eta furgoneta.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.