
Olañeta garagardoa
Garagardo upelak beteta dituzte Landare elkartekoek bihartik aurrera Garagardo Azokara joaten direnek husteko. Lau egunez, igandera bitartean garagardoa izango da Errenteria-Oreretako edaria. Aurten gogoratu behar da Agirre Lehendakariaren plazan egongo dela karpan, eta ez Koldo Mitxelena plazan, orain arte bezala.
Hamabost dira eskainiko dituzten garagardoak, horietako bat alkoholik gabekoa. Berriak, berriz, hiru dira: Errenteria-Oreretako Olañeta etxearen Indian pale ale, Naparbier eta Irlandako O’ Hara Irish Stout. Gainontzekoak iaz gehien saldu zirenak izango dira: Leef, Txekiako garagardoak, Belgikakoak…
Horrez gain, saltxitxak, ukondoa eta saiheskia jateko aukera izango da
Ordutegia
18:00etatik 00:00etara egongo da azoka zabalik.